'La aventura infinita' familiarteko filmaren emanaldia

Guaixe 2024ko api. 22a, 09:08

Apirilaren 28an, igandea, Andrey Kolpin zinemagilearen animaziozko filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Aspaldi, bakea zegoen guztien artean. Harik eta Mamu Zuriak hondamena eragin eta dena suntsituko zuela mehatxu egin zuen arte. Gizon batek bakarrik geldiaraz dezake, ausarta, indartsua eta lerdena da eta bizikletan dabil, bere izena Koschey da.

Fitxa artistikoa: Animazioa.

Emanaldiak:

Apirilak 28, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Sarrerak: 3 euro, Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Hizkuntza: gaztelania.