Heroinaren inguruko hitzaldia, Altsasun

Guaixe 2024ko api. 23a, 10:09
Altsasu Memoriaren ekitaldi bat Iortian. ARTXIBOA

Apirilaren 26an, ostirala, Altsasu Memoriak 'Heroina 1980ko eta 1990ko hamarkadetan' hitzaldia eginen du, Iortia kultur gunean.

Heroinak 1980ko eta 1990ko hamarkadetan izan zuen eragina eta drogaren inguruko nondik norakoak bildu ditu Altsasu Memoriak, eta apirilaren 26an, otirala, 18:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian, gaiaren inguruko hitzaldia eginen dute Iosu Imazek eta Susi Artetak. Gonbidapenak dagoeneko agortu dira.