Apirilaren 20an eta 21ean Espainiako Txirrindularitza Kopa Paralinpikoko bigarren eta hirugarren probak jokatu ziren Murtziako Ceutí izeneko herrian, III. Gestiona-Vbiciobike Sari Nagusia, hain zuzen ere. Larunbatean erlojupekoko probak jokatu ziren, eta igandean errepideko lasterketak.
Larunbateko 17 km-ko erlojupekoan MH3 handbike mailan Javier Gonzalez izan zen azkarrena (34:44) eta Iñaki Mujika Izagirre altsasuarrak (Burunda Txirrindularitza Taldea) hamabigarren denborarik onena egin zuen (47:16). Igandeko lasterketan 3 km-ko zirkuituan ordubeteko saioa izan zuten. Hector Esturillo gailendu zen (1:06:26) eta Iñaki Mujika hamaikagarren sailkatu zen, 3 Itzuli gehiagora.
Maiatzaren 24tik 26ra Espainiako Txirrindularitza Paralinpikoko Txapelketa jokatuko da Caravaca de la Cruzen.