'Siempre nos quedará mañana' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2024ko apirilaren 26a

Maiatzaren 2an, 5ean eta 6an, osteguna, igandea eta astelehena, Paola Cortellesi zinemagile italiarraren filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Udaberria da, eta familia osoa aztoratuta dago Marcella alaba zaharrenaren berehalako konpromisoarekin; berak, bere aldetik, klase ertaineko mutil atsegin batekin, Giuliorekin, lehenbailehen ezkondu eta azkenean familia deseroso horretatik libratzea besterik ez du espero.

Fitxa artistikoa: Paola Cortellesi, Valerio Mastandrea, Romana Maggiora Vergano, Emanuela Fanelli, Giorgio Colangeli, Vinicio Marchioni, Francesco Centorame, Raffaele Vannoli, Paola Tiziana Cruciani, Yonv Joseph, Alessia Barela, Federico Tocci.

Emanaldiak:

Maitzak 2, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Maiatzak 5, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Maiatzak 6, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.

Sariak:

2023ko Italiako David di Donatello sarietan hemeretzi izendapen.