Mendi lasterketak

Altsasuko Bargagaingo Igoera, bertan behera

Guaixe 2024ko api. 29a, 12:24

Bargagain Igoerako joan zen urteko irteera.

Maiatzaren 4an jokatzekoa zen Dantzaleku Sakana atletismo klubak antolatutako lasterketa, baina sareetan jakinarazi duenez, proba bertan behera utzi dute.

Altsasuko Alde Zaharreko festetan, maiatzaren 4an, larunbata, Bargagaingo Igoera-Izelai Hotel Sari Nagusia jokatzea zen. Lasterketa Dantzaleku Sakana Klubak antolatu du, zenbait laguntzaile eta babesleekin batera, eta proba Nafarroako Atletismo Federazioak antolatu duen Navartrail Koparako baliagarria da. Apirilaren 29an atletismo klubak sare sozialetan jakinarazi duenez, proba bertan behera geratu da, eta laster informazio guztia eskuragarri egonen dela aurreratu dute. Bestetik, korrikalari, boluntario eta babesleei eskerrak eman dizkieta, eta eragozpenengatik barkamena eskatu dute ere.

Ibilbidea
Bargagaingo Igoera maiatzaren 4an 10:00etan abiatuko zen Altsasuko Foru plazatik. Lasterketak 21,96 km eta 1.144 m desnibel + du. Korrikalariek berehala Bargagaineko bidea hartuko zuten, Buztintzatik Bargara igoz eta Eraitzatik Urdiainera jaitsiz. Segidan Iturmendira helduko ziren, Atxumendi gaindituta Santa Marinara heltzeko. Handik Altsasuko dermio alderantz joko zuten korrikalariek, Bargagain pean buelta eginez eta Altsasuko helmugako bidea hartuz.