Saskibaloia

Educa programako azken saioa, Altsasun

Guaixe 2024ko mai. 2a, 10:10

Educa programan parte hartu zuten altsasuarrak. FEDERAZIOA

Nafarroako Saskibaloi Federazioak saskibaloia hurbiltzeko ekimenean 42 gaztetxok hartu zuten parte

Apirilaren 21ean Nafarroako Saskibaloi Federazioak sustatutako Educa programaren azken jardunaldia hartu zuen Altsasuko Zelandi kiroldegiak. Guztira 42 neska-mutikok hartu zuten parte ekimenean, eta saskibaloiaz gozatzeko aukera izan zuten, CBASK-ek antolatutako jokoen eta bestelakoen bitartez. Gosari osasuntsua ere egin zuten. Educa programan Oncinedak, Burlatak, Paderbornek, Noainek, Azagrak eta CBASK-ek parte hartu dute.