'The Palace' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2024ko api. 29a, 11:43

Maiatzaren 9an, 12an eta 13an, osteguna, igandea eta astelehena, Roman Polanski zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Palace hotela XX. mendearen hasieran diseinatutako gaztelu aparta da eta Suitzako ibar elurtuan dago. Urtero mundu osoko apopilo dirudunak hartzen ditu, giro gotiko eta maitagarrien ipuin honetan. 2000. urtearen bezperan elkartu dira denak, gertakizun errepikaezinerako. Zerbitzari, atezain, sukaldari eta harreragile ugari dago han, beren behar arraroei erantzuteko. Hansolik, hoteleko zuzendari arduratsuak, 50 urte ditu, langileak ikuskatzen ditu apopiloak iritsi aurretik, eta milurteko berriaren egunsentia izan arren, munduaren amaiera ez dela izango azpimarratzen die. Baina, gerra da benetan gertatzear dagoena, hoteleko ostatu-hartzaileen gutizia eta xelebrekeriek eragindakoa.

Fitxa artistikoa: Mickey Rourke, John Cleese, Anton Pampushnyy, Joaquim de Almeida, Fanny Ardant, Oliver Masucci, Bronwyn James, Luca Barbareschi, Milan Peschel, Fortunato Cerlino.

Emanaldiak:

Maiatzak 9, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Maiatzak 12, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Maiatzak 13, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.

Sariak:

2023ko Veneziako jaialdia atal ofizialean aurkeztuta, lehiaketatik kanpo.