Altsasuko erraldoien historiaren erakusketa

Guaixe 2024ko api. 29a, 13:02

Altsasuko erraldoiak 2017. urtean. ARTXIBOA

Maiatzaren 1etik 12ra 'Erraldoiak 80 urtez Altsasun' erakusketa izanen da, Iortia kultur gunean.

Altsasuko erraldoien lehen konpartsa 1944. urtean sortu zen, duela 80 urte. Maiatzaren 1etik 12ra, zortzi hamarkadako historiari buruzko argazki erakusketa izanen da Iortia kultur gunean. Konpartsaren argazkiak ez ezik, Aitor Callejak 2019an eta 2022an egindako lau figuren (kinto bikotea, momotxorro eta sorgina) eraikitze prozesuaren argazkiak eta bideo proiekzioak, antzinako egiturak eta bustoak izanen dira ikusgai ere. Nola ez, erakusketan gaur egungo lau erraldoiak ikusteko aukera izanen da, eta nahi duen orok erraldoi baten egitura jaso ahalko du.