Futbola

Altsasuren garaipen ederra, etxean

Guaixe 2024ko mai. 2a, 09:45

Preferenteko 30. jardunaldiak 3 puntu gozo utzi zituen Dantzalekun

Maiatzaren lehenean jokatutako Gizonen Preferenteko 30. jardunaldian Altsasuk Lezkairu hartu zuen Dantzalekun eta altsasuarrek garaipen ederraz gozatu ahal izan zuten. Altsasuk eroso jokatu zuen, eta atsedenaldirako 2 eta 0 aurreratu zen Joaquin Angel Lladok eta Unai Rodriguezek sartutako golei esker. Bigarren zatian, Iñaki Ozkarizek Lezkairu 2-1 hurbildu zuen, baina Altsasuk ez zuen arriskurik hartu izan nahi eta Jon Lopez de Goikoetxeak 3 eta 1ekoa ezarri zuen. 

Preferente mailako lider Burlades B taldea da (60 puntu). Altsasu hamahirugarren da (39 puntu). Maiatzaren 5ean, igandea, Altsasuk Ilunberri izango du aurkari, 18:00etan, Ilunberriko Lardin zelaian.