Sigue mi voz filmaren grabazioaren zati bat Altsasun izanen da, hain zuzen ere, Kaputxinoen eraikinean. Filmaketa maiatzaren 6tik 10era eta 28tik 29ra izanen dela jakinarazi diete tren geltokiko bizilagunei. Dantzalekuko futbol zelaian eta aldageletan ere grabazioak eginen dituztela jakinarazi dute Altsasuko Udaletik. Bestetik, Iruñean ere grabatuko dute filma. Filma Ariana Godoy idazlearen liburuan oinarrituko da, eta Ines Pastor eta Pablo Santidrian izanen dira zuzendariak.
Filmean parte hartzeko figurante izateko kastina ireki zuten ere Casting del Reynoren bidez: 16 eta 22 urteko gazteak eta profil guztietako helduak bilatzen zituzten.