Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, hildakoen errautsak hartuko dituen espazio bat eraiki nahi du kanpo santuan. Horretarako, hiru hilobi kendu behar ditu. Baina haietan ehortzitako pertsonen senideen nortasuna zehaztu ezin izan denez, udalak, alde batetik, hilerrira hurbil daitezkeen senitartekoen berri izateko seinaleztatu ditu kendu behar diren hilobi horiek, eta, bestetik, bando bidez egoeraren berri eman du, altsasuarrak jakinaren gainean jartzeko.
Hobietatik ateratzen diren gorpuzkiak lurperatu egingo dira eskubidearen titular izatea eskatzen duten pertsonek nahi duten hilobietan, edo, eskubide hori erreklamatzen ez badute, kolunbarioetan. Hobitik ateratzeko, lekuz aldatzeko eta lurperatzeko gastuak Altsasuko Udalak hartuko ditu bere gain.