Altsasuko Udalak irailaren 10etik 15era ospatuko diren festak iragarriko dituen kartelaren lehiaketa martxan jarri du. Bi modalitate daude: haurrena Altsasuko ikastetxetako LH eta DBH 1. eta 2. mailakoendako eta helduen modalitatea. Lanak ekainaren 17ra (14:00ak) arte aurkez daitezke, Iortia kultur gunean. Kartelean ALTSASUKO FESTAK / FIESTAS DE ALSASUA 2024 testua agertu behar da.
Irudien tamainari dagokionez, haurren modalitatean DIN A3 tamainakoak izanen dira, eta ahal dela kartulinean aurkeztea eskatzeko dute. Helduen modalitatean ere DIN A3 edo 70 cm-ko altuera eta 50 cm-ko zabalera izan behar dute, derrigorrean. Modalitate honetan euskarri gogor batean aurkeztu behar dira lanak, eta plika sistema erabiliko da.
Helduen modalitatean 600 euroko sari bakarra banatuko da. Epaimahaiak hiru kartel finalistak aukeratuko ditu. Ondoren herritarren parte-hartze aldia zabalduko da. Uztailaren 15tik 19ra Altsasuko Udalaren webgunean egingo den herri bozketan aukeratuko da irabazlea. Haurren modalitatean marrazteko materiala eta 60 euroko saria jasoko ditu irabazleak
Oinarriak eta informaizo gehiago Iortia kultur gunearen webgunean.