Futbola

Ilunberritik punturik gabe itzuli zen Altsasu

Guaixe 2024ko mai. 7a, 10:45

Gizonezkoen Preferente mailako 31 jardunaldia antzua izan da talde gorritxoarendako

Altsasuk Ilunberrin jokatu zuen maiatzaren 5ean, igandea, izen bereko taldearen kontra. Lehen zatian nor baino nor lehiatu ziren bi taldeak, baina markagailua ez zen mugitu. Ilunberrik bigarren postua zuen jokoan eta bigarren zatian dena eman zuen. Horrela, 65. minutuan, Xabier Iturbidek Ilunberri aurreratu zuen. Altsasuk ez zuen etsi eta berdintzen saiatu zen, baina 75. minutuan Tasio Viladrichek Ilunberriren bigarrena sartu zuen eta Altsasuk ezin izan zion buelta eman. 

Sailkapenean ez dago aldaketarik eta Burlades B da liderra (63 puntu), Ilunberri taldea 7 puntura duela (56 puntu). Altsasu hamahirugarren postuan dago (39 puntu). Preferente mailako liga despeditzeko hiru jardunaldi geratzen dira. Maiatzaren 12an, igandea, Altsasuk sailkapenean seigarren den Doneztebe hartuko du Dantzalekun, 16:30ean.