Iker Gomez Lopez de Goikoetxea altsasuarrak (Quesos Albeniz) berriro Italiako bidea hartuko du. Espainiako junior mailako selekzioarekin Nazioen Kopako baliagarria den Baron Sari nagusian hartuko du parte. Baron Sari nagusiak bi etapa ditu. Lehendabizikoa, 20 km inguruko taldekako erlojupeko nahiko gogorra izango da, eta, bigarrena, desnibel handia duen zirkuitu gogorreko lasterketa. Iker Gomezek Adriá Pericas, Héctor Álvarez, Javier Cubillas, Lajarin eta Marco Martín izango ditu taldekide.
Altsasuarrak denboraldi ikaragarria darama. Bost garaipen ditu, azkena igandean Berako XLVI. Felix Errandonea Memorialean lortutakoa.