Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak eta Euskal Gune Ekosozialistak deituta, bestelako gizarte eredu baten aldeko mobilizazioa deitu dute. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) deialdiarekin bat egin du eta mobilizazioaren barruan bere segizio propioa izanen du. Horrela, "pentsiodunen bizi baldintzak hobetxea eta pentsio publikoak, duinak, bidezkoak eta nahikoak bermatzeko" aldarrikapena presente egonen da.
EHPMko kideek adierazi dutenez, "aldarrikapen horiek ezinbestekoak dira ekoizpen eta gizarte eredu batean non lana eta pertsonak protagonista izanen diren, pertsona guztiek, emakumezkoek eta gizonezkoek aukera berdinak izanen dituzten, aberastasun efektiboaren banaketa ekitatiboa egonen den eta ekosistemak eta bizitza finantza interesen gainetik babestuko diren, interes horiek suntsitu eta merkanttzia bihurtzen baitituzte".
Horiek horrela, pentsiodunei dei egin diete "langileekin, emakumezkoekin, gazteekin eta manifestazio hori babesten dituzten gizarte erakunde guztiekin indarrak batzeko". Iruñeko Gaztelu Plazatik 12:00etan abiatuko da manifestazioa, larunbatean.