Isphordingek Altsasun (Nafarroa) zituen instalazio zaharretako lurzorua deskontaminatzeko lanak eman nahi ditu Nasuvinsa enpresa publikoak. Egitekoak dira, besteak beste: lurzoru kutsatuko lurrak hondeatzeko lanak, lur kutsatuei dagokien zabortegiaren kudeaketa eta eremu hori obran bertan induskatutako materialarekin betetzea. Lanak 295.603,39 euroko (BEZik gabe) aurrekontua du. Lan hori egiten interesa duen enpresak eskaintza maiatzaren 20ko 10:00ak arte aurkez dezake. Kalitate eta prezio erlazio onena duen eskaintzari emanen dio lana Nasuvinsak. Egitekoa bere gain hartzen duen enpresak 60 egun izanen ditu egin beharrekoak despeditzeko.