GKSk "polizia jazarpena" salatu du

Guaixe 2024ko maiatzaren 10a

GKSk deituta egindako manifestazio bat. ARTXIBOA

Gazte erakundeak "gazteen kriminalizazioarekin bukatzeko" eskatu du.

Altsasuko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) adierazi duenez, “azken hilabeteetan poliziaren kontrol soziala nabarmen areagotu da gure herrian”. GKSko kideek gaztigatu dutenez, “sarekada, bortizkeria eta ‘ausazkoak’ diren kontrol horiekin agerikoa da gazteriarengan eragin nahi dutena: beldurra, gizarte kontrola normalizatu eta mobilizazioa kriminalizatu”. GKSkoen iritziz, halako “kasuen aurrean gazte langileon eginbeharra da polizia jazarpena salatzea eta egoera hori ez normalizatzeko antolatzea”.