Futbola

Txapeldunen kopa, Lezaman

Guaixe 2024ko mai. 14a, 10:20

Bilbao Athletic, ligako kopa jasotzen. ATHLETIC CLUB

Oier Gastesi Serranok eta taldekideek Bigarren Federazioko ligako txapeldunen kopa jaso zuten

Bilbao Athletic taldeko atezaina da Oier Gastesi Serrano altsasuarra. Bigarren Federazioko mailako txapelduna izan da Bilbao Athletic, eta txapeldunen kopa jaso zutenLezaman. Ospakizun polita egin zuten jokalariek, atezainez jantzita dagoen Gastesi irribarretsuak tartean. Datorren denboraldian Lehen RFEF mailan jokatuko du Athletic-en filialak.