Astekaria

"Konturatu naiz hau gustuko dudala"

Erkuden Ruiz Barroso 2024ko mai. 15a, 13:16

Ander Villalobos LHko olinpiadetara joan den altsasuarra.

Ander Villalobos Hernaz altsasuarrak Sakana Lanbide Heziketa institutuan ikasten du, eta Madrilen jokatutako Lanbide Heziketako olinpiadetan, SpainSkillsen, parte hartu zuen.

Navarraskills bere espezialitateko proba irabazi zuen aurretik. 

1. Zer ikasten ari zara? 
Altsasuko Sakana LH institutuan Mekatronika industriala ikasten ari naiz. Aurten nire bigarren ikasturtea da; aurten bukatzen dut. Goi mailako zikloa da, eta aurretik batxilergo teknologikoa egin nuen. 

2. Zergatik aukeratu zenuen ikasketa hau?
Gustatzen zitzaidan edo ez probatu nahi nuelako aukeratu nuen. Ingeniaritza bat egin aurretik probatu nahi nuen. 

3. Zer ikasten duzue? 
Pixka bat denetarik ikasten dugu. Lan mundura bideratutako gradu bat da, eta denetatik egiten da: pneumatika, hidraulika, elektrikoa... 

4. LHko olinpiadetan parte hartu duzu. Zer dira olinpiada hauek? 
Pixka bat errebotez joan nintzen. Jose Manuel Marin nire irakasleak Nafarroako probara joateko esan zidan, eta irabazi nuen, eta gero Madrilera joan ginen biok. Bi probetan iaia berdina egiten da. Nire partea zen diseinu mekanikoa ordenagailuaren bidez egitea, eta hiru proba ziren. Proba horietan makina desberdinak egin behar ziren. 

5. Zenbat egun egon zineten Madrilen? 
Aste oso bat egon ginen, apirila hasieran. Lehenengo egunean inaugurazio ekitaldia izan zen, eta beste hiru egunak probenak. Azken egunean sari banaketa izan zen. Lehenengo hiru sailkatuak esan zituzten bakarrik. 

6. Nolakoak ziren proba egunak? Zehazki zer egin behar izan zenuen?
Egun bakoitzean proba desberdin bat zen. Goizeko bederatzietan hasten zen proba, eta ordu erdi batean azaltzen ziguten zer pieza egin behar genuen eta dena. Zazpi edo zortzi ordutan bete behar genuen. Lehenengo egunean orga jasotzaile bat egin behar genuen zerotik. Planoen bitartez pieza batzuk egin behar genituen, eta beste pieza batzuk beraiek ematen zizkiguten. Gero muntatzeko beraiek emandakoarekin eta guk egindakoarekin osatu behar genuen. Bigarrenean bizikleta elektriko baten motorra sortu behar izan genuen, pedalekin eta guztiarekin. Motorraren barrualdea ia osoa betetzea. Pieza batzuk ematen zizkiguten eta beste batzuk guk egin behar genituen. Hirugarrenean pieza bat ematen ziguten, pixka bat txikia zena, eta neurriak eta abar hartu behar genituen, eta planoen bitartez pieza hori egin. 

7. Zer nolako esperientzia izan da? 
Oso pozgarria izan zen. Jende berria ezagutzen duzu, eta konturatu naiz hau gustuko dudala eta hau egin nahi dudala. Gainera, hiru proba horiek hiru egunetan egitea oso ongi egon da. Ez nuenez espero eta espektatibarik gabe joan nintzenez, oso esperientzia ona izan da. Esperientzia berri bat izan da. 

8. Aurretik prestatu zinen? 
Bai; denbora gutxi izan dut, baina bai. Urte bukaeran jakin nuen irabazi nuela, eta hiru hilabete inguru izan ditut prestatzeko. Nafarroakorako ez nintzen prestatu, klasean egindakoarekin. Esperientzia bizitzeko joan nintzen. 

9. Ikasketak egin aurretik, horrela izatea espero zenuen? 
Ez nu e n e s p e ro. B i g a r re n ikasturtean hasi gara gauza hauek ikusten. Lehenengoan ordenagailuko programa ikusten eta erabiltzen hasi ginen, eta aur ten gehia go g aratu dugu eta gauza gehiago egin ditugu. 

10. Enpresa batean praktikak egiten ari zara orain, ezta?
Iradi enpresan nago, eta diseinu mekanikoa egiten ari naiz.

11. Eta gero, zer?
Ingenieritza mekanikoa egin nahi dut.