'Go!azen' kontzertu arrakastatsua, Altsasun

Guaixe 2024ko mai. 13a, 14:51

Maiatzaren 11n, larunbata, ETBko telesaileko pertsonaien emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Bi saio izanen dira, eta sarrerak aspaldi agortu ziren.

Hamar denboraldi egin ditu Go!azen telesailak. ETBren seriea ez ezik, pertsonaiek kontzertuak ematen dituzte ere, eta maiatzaren 11n, larunbata, Altsasuko Iortia kultur gunean izanen dira. Bi saio izanen dira, 17:00etan eta 19:30ean, baina sarrerak agortuta daude.