'La Casa' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2024ko mai. 13a, 15:01

Sinopsia: Aita hil ondoren, hiru anai-arreba elkartzen dira haurtzaroko udak igaro zituzten familiaren etxean. Etxebizitzarekin zer egin erabaki behar dute, eta hori uste baino zailagoa izango da. Pelikula Paco Rocaren izen bereko eleberri grafikoan oinarrituta dago. Eleberriak Eisner Saria irabazi zuen 2020an.

Fitxa artistikoa: David Verdaguer, Oscar de la Fuente, Luis Callejo, Olivia Molina, Maria Romanillos, Lorena Lopez, Marta Belenguer, Jordi Aguilar, Miguel Rellan, Tosca Montoya.

Emanaldiak

Maiatzak 16, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Maiatzak 19, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Maiatzak 20, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.

Sariak

2024ko Malagako jaialdian gidoi, musika eta publikoaren saria