Zientzia eta teknologia tailerra Elhuyarrekin

Guaixe 2024ko mai. 14a, 09:12

Maiatzaren 17an, ostirala, Steam Elhuyar ezagutuz aldatzen jarduera izanen da, Intxostiapunta gazte gunean. Maiatzaren 18an eta 19an, larunbata eta igandea, txapelketak izanen dira, gazte agendaren barruan.

Gazteen zientzia eta teknologia hezkuntzako konpetentziak eta XXI. mendeko gaitasunak garatzeko helburuarekin Elhuyar fundazioak ekimenak sortzen ditu, eta horietako bat STEAM da. Maiatzaren 17an, ostirala, Steam Elhuyar ezagutuz aldatzen zientzia eta teknologia tailerra izanen da Intxostiapunta gazte gunean.

Bestetik, maiatzaren 18an, larunbata, Play station txapelketa izanen da, eta maiatzaren 19an, igandea, pin pon txaplketa.

Txangoa
Maiatzaren 25ean, larunbata, Altsasuko gazte guneatik Basabere animalien Erreskate zentroa eta Baserri Eskolara irteera antolatu dute. 10:30ean abiatuko dira Aita Barandiara egoitzaren aurrean dagoen autobus geltokitik eta 18:45ean itzuliko dira Altsasura. Aurretik Intxostiapuntan izena eman behar da, 13,50 eurotan.