Altsasuk Doneztebe hartu zuen maiatzaren 12an Dantzalekun, eta lehia bizia eskaini zuten bi taldeek. 37. minutuan Doneztebek Javier Diazek defendatzen zuen atea zulatzea lortu zuen eta atsedenaldira abantailarekin joan ziren bisitariak. Bigarren zatian partidari buelta ematen saiatu zen Altsasu, eta 67. minutuan Julen Floresek bana berdindu zuen. 3 puntuak lortzeko borrokak aurrera jarraitu zuen, baina markagailuen ez zen aldaketarik egon eta puntu banaketarekin despeditu zen lehia.
Burlades B taldeak jarraitzen du lider (64 puntu), 5 puntutara Ilunberri duela (59 puntu). Altsasu hamahirugarren da (40 puntu). Asteburuan 33. jardunaldia jokatuko da, azken aurrekoa. Maiatzaren 19an Mendigorrian jokatuko du Altsasuk, sailkapenean hamaikagarren eta arerio zuzena den Mendi taldearen kontra, 18:00etan.