Ostalaritzako Enpresa Txikien Nafarroako Elkarteak (ANAPEH) antolatuko VII. Nafarroako Kroketa Asteko sorkuntza onena Arkangoa tabernak egindakoa izan da. Hala ebatzi du epaimahaiak. Hemezortzi finalistek epaileen aurrean beraien kroketak egin eta sorkuntzari buruzko azalpenak eman behar zituzten. Hala egin du Arkangoa tabernako sukaldari Rafael Arteta Ballarinek. Berak sasoiko onddo, perretxiko, Tuterako orburu eta boilurrez osatutako kroketa aurkeztu du, bexamel oso fina duena. Artetak joan zen urtean lehiaketa horretan hirugarren saria eskuratu zuen.