"Kulturaz, kirol ikuskizunaz, eduki politikoz eta abarrez" hornitzeko Iraultzaren norantza jardunaldiak antolatu dituzte Sakanako Kontseilu Sozialistak, Gazte Koordinadora Sozialistak, Itaiak eta Ikasle Abertzaleak taldeek, maiatzaren 17an eta 18an, Altsasun.
Larunbateko ekimenetarako sarrerak erosi behar dira eta bi mota daude: orokorra, bazkaria, Boxeo eta Kick Boxing ikuskizuna eta kontzertuak 17 euro, eta arratsaldeko sarrera, Boxeo eta Kick Boxing ikuskizuna eta kontzertuak, 12 euro. Kontzertuetarako sarrerak ere momentuan salduko dituzte. Altsasuko Arkangoa eta Lezea, Olaztiko Klinker, Etxarri Aranazko Xapatero, Lakuntzako Sorginak eta Irurtzungo Pikuxar tabernetan eros daitezke.
Iraultzaren norantza jardunaldiak
Altsasu
Maiatzak 17 ostirala
17:00 Graffity tailerra, Iortia zabalgunean.
Autodefentsa tailerra, garbitoki eraikineko gimnasioan.
18:30 Mahaingurua: Nola jasaten dugu errepresioa? Iturmendiko kasua, Indar Gorriko kide bat eta Altsasu Auziko auziperatu bat, Gure Etxean.
20:30 Pintxopote girotua: Nerepe, gaztetxean.
Maiatzak 18 larunbata
15:00 Bazkaria, Burunda frontoian.
16:30 Xake eta mus txapelketa, Iortia zabalgunean.
19:00 Boxeo eta Kick Boxing ikuskizuna, Burunda frontoian.
22:00 Kontzertuak: Mandroll, Bake Faltua, DJ Jon Maraka eta DJ Alain fanegas, Burunda frontoian.
00:00 Kontzertuak: Anixe eta DJ 2hotz, gaztetxean.