Emakumendako zuzendutako doako lau tailer antolatu ditu Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak eta Altsasuko Udalak. Tailer batean edo gehiagotan eman daiteke izena maiatzaren 15era arte, Altsasuko kirol bulegoan (948468343, 11:30etik 15:00etara) edo kiroldegiko harreran. Tailerrak Zelandiko erabilera anitzeko aretoan eginen dira, eta hastapen tailerrak dira, ez da beharrezkoa kirolaria izatea.
Emakumeendako kirol tailerrak
Maiatzak 18 larunbata
10:30 - 12:30 Zoru pelbikoaren eta gorputz jarreraren tailerra: Ariketa abdominal hipopresiboek eta beste teknika batzuk zoru pelbikoa eta sabelaren giharra indartzea dute helburu. Arnasa-apnearen bitartez lantzen den teknika da. Adin guztietako emakumeendako komenigarriak dira ariketak, bereziki kirolariendako, umetokia eta maskuria eroria dutenendako, erditu berri direnendako eta pixa-galerak dituztenendako.
Maiatzak 25 larunbata
10:30 - 12:30 Ibilaldi nordikoko tailerra
Ekainak 7 ostirala
17:00 - 19:00 Indar tailerra
Ekainak 14 ostirala
17:00 - 19:00 Defentsarako tailerra