Arroza da mundu osoan jaten den jaki bat. Herrialde eta herri bakoitzean, aldiz, modu batean egiten da. Arroz desberdinak nola kozinatzen diren eta dastatzeko aukera ere izanen da maiatzaren 19an, igandea, Altsasuko Iortia zabalgunean, Munduko Arrozak ekimenean. 10:00etan hasiko dira arrozak prestatzen eta 13:30ean dastaketa izanen da; plater bakoitzak euro bateko prezioa izanen du.
Altsasuko Munduko Arrozak ekimenean sukaldatzen Sakana Harrera Harana, Altsasu Insitutua, Maroko, Nikaragua, Errumania, Siria, Senegal, Zelandi Guraso Elkartea eta Altsasuko lagunak eognen dira. Gainera, Altsasura azken urtean etorritakoei ongi etorria eginen zaie, gaiteroak eta Altsasuko Dantza Eskolako dantzarien emanaldia, txapa tailerra, sukaldatzeko txokoa eta mural margoketa izanen dira ere goizean zehar.
Orain arte Altsasuko Munduko Arrozak ekimena iraileko festetan egiten zen, baina aurtengo berrikuntza bezala, ekimenari egun bat eskaintzea izan da.