Areto futbola

Korazonisten Futsal Txapelketara animatzeko deia

Guaixe 2024ko mai. 15a, 10:00

Joan zen urteko torneoa. ARTXIBOA

Maiatzaren 31n jokatuko da, eta maiatzaren 26ra arte edo tokiak bete arte eman daiteke izena

Altsasuko Korazonisten ikastetxeak martxan du, beste behin, Futsal Txapelketa. Maiatzaren 31n jokatuko da, 15:00etatik aurrera, eta bi mailatan jokatuko da: 2012an eta 2013an jaiotakoen maila (LH5 eta LH6), eta 2011n eta 2010ean jaiotakoen maila (DBH1 eta DBH2). 

Talde bakoitzak gehienez hamar jokalari izan beharko ditu, eta talde bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Kategoria bakoitzeko sei talde onartuko dira gehienez, eta taldeak izena ematearen ordenaren arabera onartuko dira. 

Izena ematea zabalik dago maiatzaren 26ra arte, edo tokiak bete arte (aimazas@corazonistas.com). Parte hartzaileen izena-abizenak, jaiotze data, taldearen izena eta taldeko arduradunaren izena zehaztu beharko dira.