Sakanako Kirol Zerbitzuak antolatuta, LH 6. mailako 233 ikaslek hartu zuten parte Ikastetxe Arteko XVII. Herri Kirol Topaketan, 18 irakaslez lagunduta. Ikastetxeetako ikasleak nahasiz taldeak osatu, eta proba konbinatuetan parte hartu zuten, giro ezin hobean. Aurretik, Kañamaresdarrek eta Uxue Ansorregik trontza eta aizkora erakusketa egin zuten.