Sexualitate hozkadak, sexu eta harremanei buruzko istorioak. Sexualitateari buruzko haien ikuspegia film labur batean jasotzeko proposamen hori egin zitzaien gazteei Altsasuko Gozamenez lehiaketaren bidez. "Hamar minutu sentiarazten, gozatzen, disfrutatzen... digun guztia adierazteko edo bakoitzak sexualitateari buruz duen ikuspuntua azaltzeko", hala zehaztu zuten parte hartzeko gonbidapena. Taldekako bi lan eta bakarkako bakarra aurkeztu ziren lehiaketara.
Altsasuko 6. Gozamenez film laburren sariak Intxostiapunta gazte gunean egin zen galan banatu ziren martxoaren 10ean. Han izan ziren Javi Ollo alkatea, Erkuden Igoa Gazteria teknikaria eta Eneka Irizar Gizarte Zerbitzuetako langilea sariak banatu zituzten. Olaia Ferrero eta Naroa Olmosen Cambia vida lanak taldekoen saria eskuratu zuen (200 euro). Bestetik, Cristina Matias Tapian Cinco pétalos una raíz film laburrak bi sari eskuratu zituen, bakarkako egilearena eta publikoarena (100na euro). Azken ikus-entzunezko hori Nafarroako txapelketan lehiatuko da.