Saskibaloia

Udako saskibaloi campusa antolatu du CBASK-ek

Guaixe 2024ko mai. 21a, 11:15

Uztailaren 29tik abuztuaren 2ra izango da, eta izena ematea zabalik dago

Altsasuko CBASK saskibaloi taldeak Udako Saskibaloi Kanpusa II. Edizioa antolatu du. Campusa uztailaren 29tik abuztuaren 2ra bitartean eskainiko da Altsasuko Zelandi kiroldegian, eta 2010 eta 2016 urte bitartean jaiotako neska-mutilei dago eskainia. 

Saskibaloian murgiltzeaz gain, igerilekuak eskura izango dituzte izena ematen dutenek, eta jarduera ugari. Opariak ere iragarri dituzte. 

Izena ematea zabalik dago: 626 554 346 (Whatsappez) edo mendiolaiosu17@gmail.com (posta elektronikoa). Prezioak: bost egun (100 euro), lau egun (85 euro), hiru egun (65 euro), bi egun (45 euro) eta egun bat (25 euro).