Altsasuko dantzari txikien eguna

Guaixe 2024ko mai. 17a, 12:01

Maiatzaren 19an, igandea, Altsasuko dantza taldea kalera aterako da.

Altsasuko Dantzari Txiki Eguna izanen da maiatzaren 19an, igandea. 11:00etan dantza talde guztiak Altsasuko Musika eta Dantza Eskolan elkartuko dira, eta 12:00etan kalejira eginen dute. Herrian zehar zenbait geldialdi eginen dituzte dantza emanaldia egiteko. 14:30ean bazkaria eginen dute, eta 17:00etan Dantzari Txiki Egunaren dantza emanaldia eginen dute, Foru plazan (eguraldi txarrarekin kiroldegian).