Bizitzaren eta heriotzaren arteko hari finetik egiten du bidea Mendian hil, hirian hil film dokumentalak, ikusleari oroitzapenaren eta itxaropenaren aldeko mezua helaraziz. Iñaki Peña egilearen helburua hildakoen senitartekoen testigantzak, gertatukoaren onarpena, bizitza oroitzapen lasaiarekin berrekuratzeko itxaropena eta atsegina izatea da: "Esan nahi dut hildako pertsona mingarri baten ondoren beti izan daitekeela sufrimendurik gabe hildakoa gogoratzeko itxaropena". Horretarako mendian hil diren hainbat pertsonaren historia kontatu ditu dokumentalean; horien artean Beñat Arrue 2001. urtean Pumorin hil zen 22 urteko gaztearena.
Maiatzaren 24an, ostirala,18:00etan, Mendian hil, hirian hil film dokumentalaren emanaldia eta, ondoren, Iñaki Peña Bandres egilearekin solasaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Gonbidapenak Iortia kultur guneko webgunean edo txarteldegian har daitezke. Altsasuko Mendigoizaleak eta Izarra Tanatorioak antolatu dute dokumentalaren emanaldia eta solasaldia.