Futbola

Altsasuk berdinketarekin hasi du Kopako abentura

Guaixe 2024ko mai. 21a, 12:20

Emakumezkoen Preferente mailako Kopako lehen kanporaketan talde gorritxoak Lourdes du arerio

Emakumezkoen Preferente mailako Kopa maitzaren hirugarren asteburuan hasi zen. Lehen kanporaketan, Altsasuk Tuterako Lourdes du arerio, eta maiatzaren 19an joaneko partida jokatu zen, Dantzalekun. Altsasu bitan aurreratu zen lehen zatian, Alicia Elizalde eta June Alzelai jokalariei esker, baina Lourdesek gola sartu zuen 59. minutuan eta 2-1 hurbilduz, partidan sartu zen berriro. Partida Altsasuren garaipenarekin bukatuko zela zirudienean, 90. minutuan Lourdesek bina berdindu zuen eta altsasuarren ilusioa zapuztu zuen. 

Itzulerako partida maiatzaren 26an jokatuko dute Altsasuk eta Lourdesek, 11:00etan, Tuterako Clara Campoamor zelaian.