Elkar Mugi elkartasun jaialdia, Altsasun

Guaixe 2024ko mai. 21a, 09:29

Maiatzaren 31an eta ekainaren 1ean, ostirala eta larunbata, Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaz diagnostikatutako pertsonen elkartearen aldeko musika festibala izanen da, Altsasuko Zelandiko patioan. Sarrerak agortuta daude; zero hilararen bidez laguntza eman daiteke.

Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaz diagnostikatutako pertsonek osatzen duten elkartea eta gaixotasunaren ikerketa bultzatzeko Elkar Mugi elkartasun jaialdia ospatuko dute maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean, ostirala eta larunbata, Altsasuko Zelandi ikastetxeko patioan, "muga eta ezintasun guztien gaindik zubiak eraikiz". Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaz elkarteak, Altsasuko Udalak eta Altsasuko herriak antolatu dute jaialdia, hainbat elkarte eta eragilerekin batera. Sarrerak agortuta daude, baina jaialdiaren helburuekin laguntzeko zero hilara edo bonolaguntza eros daiteke.

Maiatzaren 31n, ostirala, Segis, Talco, Kaotiko, Tropa do Carllo, Dinamita, Sofokaos, The Lio eta Muga Zero taldeek joko dute, eta ekainaren 1ean, larunbata, Rotten XIII, Non Serviumen ikuskizun berezia, Unidad Alvesa, Brigade Loco, Crim, Hell Beer Boys, Nafarroa 1512, Añube, Pubic Enemy eta Garratz taldeak ariko dira. Altsasuko kaleetatik Elektrokela Elektrotxaranga izango dela aurreratu dute ere.

Jaialdian sartzeko eta barran eskatzeko eskumuturrak erabiliko dira, eta sarrerak eskumuturrengatik ostegunean 18:00etatik 20:00etara, ostiralean 15:30etik 01:00etara eta larunbatean 14:00etatik 01:00etara Zelandiko sarreran aldatuko dituzte.

Bestetik, Altsasuko Gaztetxeak ere "bere aletxoa" eman nahi izan du eta maiatzaren 30ean, osteguna, Claimed Choice Frantziako taldearen kontzertua antolatu du, 20:30etik aurrera, gaztetxean. 

Elkar Mugi elkartasun jaialdiko ordutegiak

Maiatzak 30 osteguna

18:00 - 20:00 Eskumuturrak jasotzea, Zelandin.

20:30 Claimed Choice taldearen kontzertua, gaztetxean.

Maiatzak 31 ostirala

Zelandi

15:30 - 01:00 Eskumuturrak jasotzea.

17:00 Ate irekiera.

17:45 Muga Zero.

18:45 Kaotiko.

19:45 Segis.

20:45 Talco.

21:45 Trop do Carallo.

22:45 Dinamita.

23:45 The Lio.

00:45 Sofokaos.

Ekainak 1 larunbata

Zelandi

15:45 Garratz.

16:45 Añube.

17:45 Pubic Enemy.

18:45 Unidad Alvesa.

19:45 Hell Beer Boys.

20:45 Non Servium (special show).

21:45 Rotten XIII.

22:45 Crim.

23:45 Brigade Loco.

00:45 Nafarroa 1512.