Lanbide Heziketa dualaren berri eman dute

Guaixe 2024ko mai. 21a, 11:28

Lanbide Heziketa dualari buruzko hitzaldia. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza kontseilariak institutuan hitzaldia eman zuen 30 bat kideren aurrean.

Sakana Lanbide Heziketa institutuan ikasketa dualaren inguruko jardunaldia maiatzaren 17an. Sistema berria ezarri du Hezkuntza Departamentuak eta horren berri eman zuen Carlos Gimeno Gurpegi Hezkuntza kontseilariak, Carlos Fernandez Valdivieso Nafarroako Enpresen Konfederazioko (CEN) kideak eta Jose Julian Garziandia Pellejero Sakanako Enpresen Elkarteko (SEE) presidenteak. Gimenok ikastetxeari eta ibarreko enpresei hezkuntza dualak Sakanan duen presentziagatik zoriondu zituen. 

Ikastetxeak heziketa dualean bidea egina du. Eta horretan lagundu diotenei eskerrak eman zizkien: SEE, Sakanako Garapen Agentzia, Sakanako Herri Eskolak, Lanbide Heziketako zuzendaritza, CEN, ikasleak eta irakasleak.