Intxostiapuntarekin Basaberera bisita

Guaixe 2024ko mai. 21a, 10:06

Maiatzaren 25ean, larunbata, animelien erreskate zentrora irteera eginen dute Altsasuko gazte gunetik. Ostiralean, maiatzaren 24an, Sexgunea izanen da.

Sexgunea sexualitate aholkularitza zebitzua izanen da maiatzaren 24an, ostirala, 17:30etik 20:30era, Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Zerbitzua doakoa eta konfidentziala da, eta aurretik Intxostiapunta izena ematea aholkatzen dute. Maiatzaren 25erako, larunbata, Lezaungo Basabere animalien Erreskate zentrora eta Baserri Eskolara irteera antolatu dute gazte zerbitzutik. 10:30ean abiatuko dira Aita Barandiaran egoitzaren aurrean dagoen autobus geltokitik eta 18:45ean itzuliko dira Altsasura. Aurretik izena eman behar da, Intxostiapuntan, 13:50 eurotan.