Itziar Nazabal arte tailerraren erakusketa

Guaixe 2024ko mai. 21a, 11:15

Maiatzaren 30era arte arte tailerreko ikasleen lanak ikusteko aukera izanen da, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan.

Ikasturtea amaitzear dago, eta Itziar Nazabal Arte Plastikoetako ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak hartu eta erakusketa batean erakusgai jarri dituzte maiatzaren 30era arte, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. Altsasuko eta Aguraingo tailerretan egindako lanak ikusgai daude; Altsasuko tailerrean herriko artistak ez ezik, Sakana osoko ikasleak daude. Lanak adin guztietako ikasleak egindakoak dira, haurrak, gazteak eta helduak.