Klinikak Familia Atsedenerako Zentroa zabaldu du

Guaixe 2024ko mai. 21a, 13:27

Hiru gizonezko klinikak ariketak egiten. UTZITAKOA

Adinekoak zaintzen dituzten familiei laguntza eman nahian prestatu du eskaintza berria.

Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoko Familia Atsedenerako Zentroa asteburu eta jai egunetan 10:00etatik 18:00etara zabalik egonen da aurrerantzean. Egoera kognitibo onean eta ez hain onean dauden adinekoei bideratutako zerbitzua da, hala, haiek zaintzen dituzten pertsonek atseden hartzeko aukera izan dezaten.  Adinekoak klinikan dauden bitartean bazkaldu, berendua jan, dagokion medikazioa jaso eta aisialdiko ekintzetan edo gimnasia egiteko aukera izanen dute. 

Klinikaren eskaintzan interesa dutenek 948 563 850 telefono zenbakira hots egin eta gizarte langilearekin hitz egin beharko dute. info@josefinaarregui.com eta trabajadorasocial@josefinaarregui.com posta elektronikoko helbideak ere horretarako daude. Eskaerak gutxienez hiru egun lehenago egin behar dira.