Haurren saskibaloi txapelketa Zelandin

Guaixe 2024ko mai. 21a, 15:22

Maiatzaren 25ean, larunbata, 3x3 Saskibaloi Txapelketa antolatu dute CBASKek eta Zelandiko gurasoen elkarteak.

Lehen Hezkuntzako bigarren eta seigarren bitarteko ikasleendako 3x3 saskibaloi txapelketaren bigarren edizioa antolatu dute maiatzaren 25ean, larunbata, 11:00etatik aurrera, Zelandiko kiroldegian. CBASK Altsasuko saskibaloi taldeak antolatu du txapelketa, Zelandiko gurasoen elkartearekin batera, eta ahal den neurrian talde mistoak osatuko dituzte. Parte hartzaile guztiendako opari txiki bat izango dela jakinarazi dute.