Iñigo Aritza Ikastolako HIZPRO taldeak aisialdia euskaraz sustatzeko hiru ekimen antolatu ditu udaberri amaierako: mendi irteera, ikastolaren eguna eta sendabelarren tailera. Maiatzaren 26an, igandea, eginen duten mendi irteera Dantzalekutik abiatuko dira, eta ibilbidean geldialditxoak eginen dituzte, biologian aditua den bidelagun batekin ezagutzak partekatzeko. Bukaeran, Oinez Basoko xaguzarrei bisita eta hamaiketako eginen dute.
Ekainaren 8an, larunbata, Ikastolaren eguna ospatuko dute, Olaztin. Egun osoko egitaraua izanen da, DBH hirugarren eta laugarren ikasleek bideratuta. Bestek beste, jolasak, kantak eta sorpresak izanen dira.
Udaberriko eskaintzarekin amaitzeko ekainaren 15ean, larunbata, Sendabelarren tailerra antolatu dute. 10:00etan ikastolatik abiatuko dira sendabelarren bilketa egiteko, eta jarraian ukendua eginen dute. Norberak bere potetxoa etxera eramanen du.
Iñigo Aritza Ikastolako HIZPRO taldearen Udaberriko eskaintza
Maiatzak 26 igandea
11:00 Mendi irteera, Dantzalekutik.
Ekainak 8 larunbata,
Goizetik, Ikastolaren eguna: jolasak, kantak eta sorpresak.
Ekainak 15 larunbata
10:00 Sendabelar tailerra, ikastolatik.