Altsasu Bonuarekin 49 saltokik bat egin dute

Guaixe 2024ko mai. 24a, 11:12

Iortia kultur gunean eskuratu beharko dira bonuak. ARTXIBOA

Altsasuko Udalak, Altsasuko Dendarien Elkartearekin (ADE) elkarlanean, herriko merkataritza sustatzeko kanpaina berri bat abiarazi du.

Aurreko edizioen arrakastaren ondoren, Altsasuko Udalak tokiko merkataritza sustatzeko kanpaina berri bat abiarazi du: Altsasu Bonoa 2024. Haietako bat eskuratzen duen herritarrak kanpainan atxikitako saltokietan erabiltzeko aukera izanen du. Altsasu Bonuak aukera emanen du establezimenduetan 30 euro ordaindu eta 40 euroko gastua egiteko. Egitasmoak 15.000 euroko aurrekontua du eta 50.000 eurotik gorako jarduera ekonomikoa sortuko du.

Altsasu Udalak bonua Iortia kultur gunean garagarrilaren 3an banatzen hasiko da. 40 euroko 1.250 bonu banatuko ditu dohainik. 18 urtetik gorako bizilagun bakoitzak pertsona bakoitzeko bonu bat jaso ahal izango du, kanpainari atxikitako tokiko dendetan gastatu ahal izango duena. Bonuen funtzionamendua aurreko edizioen bera izango da, kontsumitzaileak gutxienez 40 euroko erosketa egingo du, baino 30 euro baino ez ditu ordainduko, hots, %25eko deskontua izango du. Ehuneko hori, Altsasuko Udalak hartuko du bere gain eta ADEk kudeatuko du, parte hartzen duten denda eta zerbitzuei ordainduz.

Kontsumitzaileak bonuak garagarrilaren 14ra arte edo bukatu arte hartu ahal izango dira. Horiek kanpainarekin bat egin duten 49 establezimenduetan garagarrilaren 30 baino lehen gastatu beharko dira. Udalak eta ADEk sustapenaren arauak jasotzen dituen liburuxka argitaratu du, kontsumitzaileendako eta merkatariendako. Liburuxka hori Iortia kultur gunea, parte hartzen duten saltokietan edo www.sakanakogida.eus webgunean kontsultatu ahal izango da. Informazio esku-orrrian hainbat erosketa aukera azaltzen dira, hala nola bonuak pertsona desberdinen artean biltzeko aukera, edozein artikulutan (murrizketa izan ala ez) betiere erosketa 40 eurotik gorakoa bada. Bonuak ezin izango dira inolaz ere diruarekin trukatu, ezta tabakoa erosteko erabili edo apustu aretoetan erabili ere.

Parte hartzaileak

13 udaberri lore denda
Allianz aseguroak
Arkatz liburu denda
Arkupe koltxoi denda - altzariak 
Asensio moda
Bengoetxea oinetako denda
Sare oinetako denda
Sorkunde harategia
Izara stor gortina denda
Lezea kirolak
Ekin moda
Gertu Sakana elektrizitatea
Ramos elektrizitatea
Ramos etxetresna elektrikoak
Tximista etxetresna elektrikoak
Lorea lore eta belar denda
Cristina janari denda
Lur belar denda
Sarabe belar denda
Hiruon harategia 
Idoia Urbizu botika
Iker kirolak
Agurain immobiliaria
Iulene denda
Joselen moda
Joss moda
Katuka
Larka emakumea eta gizona
Lasa kirolak
Liburunda liburu denda eta papertegia
Luresu
Mari Carmen
ML moda gizonezkoa
ML moda emakumezkoa
Santa Cruz altzariak
Nextmovil
Sakana optika
Bergera gozotegia
Txakur ile apaindegia
Nueva Imagen ile apaindegia
Mª Eugenia arrainak
Pinpilinpauxa
Maite opariak
Tu Tienda Especial
Txartel kopia
Txikitxo
Valkiria body art
Xagu informatika