Udalak administrari ofiziala behar du

Guaixe 2024ko maiatzaren 28a

Gizonezkoa udaletxerantz joaten. ARTXIBOA

Aldi baterako kontratazioa egiteko oposizio lehiaketa deitu du.

Altsasuko Udalak ofizial administrari lanpostua betetzeko izangaien zerrenda bat osatu nahi du hautaketa-proben bidez, hau da, oposizio-lehiaketaren bidez. Deialdi horrekin Altsasuko Udalak nahi du sor daitezkeen beharrei aldi baterako erantzuna ematea, horrela langileen ordezkapenak egiteko aukera izateko, dela laneko bajak, oporrak eta udal-zerbitzuak indartzeko unean uneko edozein behar.

Udalak C mailako kontratua eskainiko du, eta premiaren arabera lanaldi osoa edo partziala izan daiteke. Bestetik, euskararen C-1 mailako ezagutza eskatzen die hautagaiei. Deialdian interesa duenak bere eskabidea eta gainerako dokumentazioa garagarrilaren 4ko 14:00etarako aurkeztu beharko du. Deialdiari buruzko informazio guztia altsasu.eus webgunean dago.