Altsasuko dantzari txikien festa ospatu zuten

Guaixe 2024ko mai. 27a, 09:56

Maiatzaren 19an Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako dantzari txikien taldeak kalera atera ziren.

Altsasuko Dantzari Txiki Eguna ospatu zuten maiatzaren 19an, igandea. Altsasuko Musika eta Dantza Eskolan topagune izan zen, eta hamaiketakoa hartu ondoren, kalejiran atera ziren. Hainbat geldialdi egin zituzten, tartean Zumalakarregi plazan edo Iortia zabalgunean, egun hartan Altsasuko Munduko Arrozak ekimenaren zortzigarren edizioa egiten ari zela. Dantza talde desberdinen emanaldiak egin ondoren, kalejira Foru plazan amaitu zuten.

Arratsaldean Foru plaza izan zen bilgunea, eta bertan Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako dantzari txikien taldeen emanaldia izan zen. Bertan ikasturtean zehar ikasitako euskal dantzak erakutsi zituzten. Maiatzaren 31n, ostirala, Iortia kultur gunean eginen duten Gure bidea egiten ikuskizunaren aurrerapen bat izan zen.