Areto futbola eta saskibaloi txapelketak, Altsasun

Guaixe 2024ko mai. 27a, 10:07

Maiatzaren 31n, ostirala, Futxal Txapelketa eta 3x3 Saskibaloi Txapelketa antolatu dituzte, Corazonistak ikastetxean.

Bi txapelketa antolatu dituzte Corazonistak ikastetxean maiatzaren 31rako: Futxal Txapelketa 15:00etan hasiko da, eta 2012an eta 2013an jaiotako eta 2011 eta 2010ean jaiotako, hau da, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBH lehenengo eta bigarren mailako, ikasleek parte har dezakete. Parte hartzeko gehienez hamar jokalaritako taldeak osatu behar dituzte, eta talde bakoitzak 20 eurotan izena eman behar du aimazas@corazonistas.com mailean. Parte hartzaileen izen-abizenak, jaiotzen data, taldearen izena eta taldeko arduradunaren kontaktua jarri behar dute mezuan, maiatzaren 26a baino lehen.

3x3 Saskibaloi Txapelketa 18:00etatik 20:00etara jokatuko da eta Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek parte har dezakete. Maiatzaren 24ra arte eman daiteke izena, eta parte hartzaileen izen-abizenak eta adinak eta taldearen izena bidali behar dira aimazas@coraconistas.com epostara.