Euskal dantzen emanaldia, Iortian

Guaixe 2024ko mai. 28a, 09:57

Maiatzaren 31n, ostirala, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako dantza ikasleen 'Gure bidea eginez' ikuskizuna izanen da, kultur gunean.

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako euskal dantzen ikasle haur eta gaztetxoen Gure bidea eginez ikuskizuna izanen da maiatzaren 31n, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur gunean. Emanaldian ikasturtean zehar ikasitako dantzak erakutsiko dituzte ikasleek; bi zait izanen ditu ikuskizunak: lehenengoan euskal dantza tradizionalak erakutsiko dituzte eta, bigarrenean, euskal dantzetako urratsak oinarri hartuta koreografia berriak eginen dituzte. Sarrerak Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian eros daitezke, euro batean.

Ekainaren 7an, ostirala, helduen taldearen emanaldia izanen da: Etorkizunari so.