Emakumezkoen Preferente mailako Kopan, Altsasuk itzulerako partida jokatu zuen maiatzaren 26an Tuteran, Lourdes taldearen kontra. Joaneko partidan bina berdindu zuten bi taldeek, eta, hortaz, itzulerako partidan dena zegoen jokoan. Lourdesek aginte makila atera zuen hasieratik, eta Altsasuk eraso gupidagabea jasan zuen. Azkenean, 6-0 galduta, Preferenteko Kopatik kanpo geratu dira altsasuarrak eta 2023/2024 denboraldiari akabera eman diote.