'Ooh la la!' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2024ko mai. 28a, 11:18

Sinopsia: Alice eta François ezkontzear daude eta bi familiak biltzea erabaki dute. Egun horretarako, opari berezi bat prestatu dute gurasoentzat: DNA proba batzuk, arbasoen jatorria denek ezagutzeko aukera izan dezaten. Baina sorpresa amesgaizto bihurtuko da Bouvier-Sauvagetarrek, familia aristokratiko handi batek, eta Martintarrek, askoz xumeagoak, emaitzak ikusten dituztenean; izan ere, nolabait esateko... Zeharo ustekabekoak dira!

Fitxa artistikoa: Christian Clavier, Didier Bourdon, Sylvie Testud, Marianne Denicourt, Julien Pestel, Chloe Coulloud, Sophie Froissard, Johann Dionnet, Patrick Préjean, Loic Rojouan, Charline Paul, Philippe Vieux.

Emanaldiak:

Ekainak 6, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Ekainak 9, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.