Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleak oholtzan

Guaixe 2024ko mai. 28a, 15:23

Maiatzaren 29an, asteazkena, Brass Band taldearen kontzertua izanen da, Iortia zabalgunean; maiatzaren 30ean, osteguna, txistularien eta koroaren kalejirak izanen dira.

Ikasturtea amaitzen ari da, eta Altsasuko Musika eta Dantza eskolako ikasleak hilabete hauetan zehar ikasitakoa erakusteko momentua iritsi da. Hortaz, maiatzaren 29an, asteazkena, 19:30ean, Brass Band taldearen kontzertua izanen da, Iortia zabalgunean eta maiatzaren 30ean, osteguna, bi kalejira izanen dira: alde batetik, 17:00etan, txistu ikasleak aterako dira eta, bestetik,19:00etan, eskolako koroa aterako da.

Gainera, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleek kontzertua emanen dute Aita Barandiara egoitzan, maiatzaren 28an.