Gurutze Gorriak boluntarioak behar ditu

Guaixe 2024ko mai. 31a, 11:19

Gurutze Gorriaren Altsasuko egoitza Zelai kalean dago. ARTXIBOA

Otadiako Kristo Deuna aterpean dauden errefuxiatuekin aritzeko da.

Nafarroako Gobernuak errefuxiatuei Altsasuko Otadia Kristo Deuna aterpetxean ematen die ostatu. Haren kudeaketa Gurutze Gorriaren esku utzi zuen. Gurutze Gorriak jakinarazi duenez, boluntarioak behar ditu garilerako eta agorrilerako. Alde batetik, boluntarioak behar dira gaztelaniazko klaseak emateko talde txikiei astean behin eta bitan. Bestetik, Gurutze Gorriak boluntarioak behar ditu hainbat adinetako haurrekin jolas jarduerak egiteko. Astean bitan litzateke hori. Gurutze Gorriarekin boluntario izan nahi duenak 617 351 603 telefono zenbakira hots egin dezake. Bestela, aterpetik pasa daiteke 11:00etatik 14:00etara edo 16:00etatik 18:00etara.